Bodegas Ochoa familia enpresa bat da, bere 143 hektarea mahasti ezin hobeto zaintzen dituena eta kalitateko ardoak egiten dituena. Mahasti horietatik batzuk upategiaren ondoan daude, Erriberrin, eta gainerako gehienak, El Bosque de Traibuenas lursailean. Javier Ochoak zuzentzen duen familia upategi honek ederki asmatu du egungo garaietara egokitzen, eta orain Javierren alaba Adriana -hau ere enologoa- batu da aitarekin. Ardoen kalitatearen alde egiten dute lan biek: hasi mahastian bertan eta azken produktua lortu arte.
Helbidea Alcalde Maillata, 2
Telefonoa 948 740 006
Fax 948 740 048
Email info@bodegasochoa.com
Web www.bodegasochoa.com
Ardo marka nagusiak
– Ochoa Moscatel
– Ochoa Tempranillo Crianza
– Ochoa Rosado de Lágrima
– Moscato de Ochoa
– Serie 8 A Mil Gracias (graciano 100%)
– Ochoa Reserva
– Ochoa Gran Reserva (disponible en Magnum y D. Magnum)
– Ochoa Blanco Viura & Chardonnay
Macaya
Nafarroako Erribera Garaian, Larraga herrian, dago Bodegas Macaya. Familia enpresa bat da, inguruan bertan dituzten mahastietako mahatsa baliatuz, kalitateko ardoak egiteko asmoarekin sortua. Ingurumena errespetatzen duen mahastizaintzak, barietate desberdintasun argiak eta mahastiak kokaleku egokian egoteak nortasun handia ematen diete Condado de Almara ardoei. Lur horien jokaerak ardo egituratuak edo dotoreak lortzea laguntzen du. Horrela jaiotzen dira gure ardoak, ebaketa modernoko ardoak, buket argiak eta biziak nagusi dituztenak, eta geruza oso estalia dutenak. Beren indarraz eta egituraz goza dezagun egiten dute. Oso ardo erakargarriak dira, tempranillo eta cabernet sauvignon mahats motekin eginak. Helbidea Ctra. Estella, 28. Phone 948 711 775 Fax 948 711 788 Email info@bodegasmacaya.com Web www.bodegasmacaya.com Ardo marka nagusiak
- Condado de Almara Finca Linte - Condado de Almara Selección - Condado de Almara Crianza - Condado de Almara Reserva de Familia - Almara Cabernet Sauvignon Reserva