Marco Real & Señorío de Andión
Erriberrin, Bodegas Marco Real upategiak instalazio handiak eta modernoak ditu. Ardo gazteak, onduak eta erreserbak egiteko, ontzeko eta botilaratzeko egun dauden baliabide tekniko onenak dituzte.
Ardoa egiteko altzairu herdoilgaitzeko andelak ditu, eta, gehienez ere, 6 urte dituzten haritz frantseseko eta amerikarreko 5.000 upel baino gehiago daude. Horrez gain, tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko hornidura egokiak dituen areto berezi bat ere badago. Areto horretan, 800.000 botila sar daitezke, eta hor edukitzen dituzte ardo onduak eta erreserba ardoak, umotze prozesua amaitu arte.
Nafarroako sor-marka duten ardo sorta sendoa eta modernoa egiten du Bodegas Marco Real upategiak. Zenbait mota beltz (tempranillo, carbernet sauvignon, merlot, garnaxa eta graciano) edo zuri (biura, chardonnay eta ale xeheko moskatela) nahasita lortzen du ardo sorta hori. Izan ere, horiek guztiak Erriberrin, Santsolen, Torres del Ríon, Corellan eta Santakaran dituzten 200 hektarea mahastitan lortzen dituzte.
Durante el mes de agosto la tienda estará abierta de martes a domingo con los horarios de visita de verano.
Helbidea Ctra. Pamplona – Zaragoza, km. 38
Telefonoa 948 712 193
Fax 948 712 343
Email info@familiabelasco.com
Web www.bodegasmarcoreal.com
Ardo marka nagusiak
– Homenaje Tinto Crianza
– Homenaje Tinto
– Homenaje Rosado
– Homenaje Blanco
– Marco Real Reserva de Familia Tinto Reserva
– Marco Real Colección Privada Tinto Crianza
– Marco Real Blanco Chardonnay