Lurraldearen eta historiaren zaleak

Calendario de visitas a bodegas en España. Zer soto bisita ditzaket hilabete honetan? Ordutegiak eta Datak

Paisaia leuntzen, ibaiak baretzen eta klima epeltzen hasten den tokian hasten dira ontzen ardo onenak.

Lurraldearen ontasun guztiek ardoa indartsu egin zuten mendeetan zehar, Donejakue bideari jarraituz Behe Mendetik hasita, Estellerriko zereal-sailen eta Erriberagoieneko eta Erriberabarreneko olibondo eta baratze emankorretatik, Errege Bardeak estepako basamortuarekin eta Orbaibarreko Mendiekin nahastu arte. Horrela, gure lur maitatuari izaera ematen dien ardoekin ezkondu dira.

Nafarroako Ardoaren bideari esker, lurralde hau ezagut dezakezu, hainbat proposamenen bidez, non ardoaren munduak paisaia, ondarea, festak, gastronomia eta bertako biztanleen izara umila hartzen duen.

turismo monumental en navarra ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian

Historia-ondare zabala

Nafarroako Ardoaren bidea egitean bertako altxorrak eta istorioak kontatzen dituzten eta beste garai batera eramaten gaituzten iraganeko aztarnak ezagutzen uzten digu. Nafarroako ondarearen aberastasun handia bertako biztanleen beroari gehitzen zaio, ohituta baitaude Donejakue bideko erromesen igaroa ikusteaz eta horiek ostatatzeaz. Donejakue bidea Europako kultura-ibilbide nagusia da eta bi adarretatik igarotzen du lurraldea, adierazle artistiko nabarmenduak agerian utziz, hala nola Nafarroako Erregeen Jauregia, Hilobi Santuaren eliza edo Eunateko Andre Mariaren eliza. Historia luze horren lekukoek mahats-mordoko aleak bezala, bisitatu beharreko beste harribitxi batzuek ere utzi dizkigute, besteak beste, Xabierko gaztelua, Leireko monasterioa, Erriberriko gaztelua edo Errege Bardeako estepako basamortua.

Ardoaren bideko jarduerak

Nafarroako Ardoaren bideak ardoaren inguruan garatutako jarduerak paisaiak eta mahatsondoaren zikloak ezagutzeko proposamenekin osatzen ditu mahastitik bertatik. Interpretazio-behatokien eta mahastien barrenako zidorren bidez, mahasgintza sakondu eta publiko mota guztiei gerturatu nahi da, modu dibertigarrian eta errazean. Mahats-bilketaren eta ardoaren inguruko jaiek, San Martin Unxeko Ardo Gorriaren Eguna, esaterako, hitzordu erakargarriz betetako egutegia proposatzen da urte osoan. Guztiek ondarearen, gastronomiaren, ardoaren kulturaren, folklorearen, historiaren, tradizioaren edo legenden zati diren elementuak berreskuratzen dituzte.

actividades de vinicultura ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian
experiencias gastronomicas ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian

Gastronomia onena

Nafarroako Ardoaren bidean gure Nafarroako produktuen (piperrak, zainzuriak, tomateak, orburuak, barazkiak, mamiak, boilurra eta haragi eta arrain onenak…) kalitatea dasta dezakete hoteletan, jatetxeetan eta denda berezituetan Nafarroako ardoaz lagunduta. Lehengai horiek guztiak belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakinduria eta esperientzia bateratuz egiten dira, sukaldaritza onenaren teknika berritzaileenekin konbinatuta.

Naturan egiteko beste jarduera batzuk

Gomendatu diren upategietarako bisitez gain, mahastian bertan egiteko esperientziak ere aurkezten ditugu, paseoak edota ibilbideak lur orotako ibilgailuan edo errepidean. Ekarri ezazu bizikleta, BTT bide onenak baititugu espezialistentzat edo “Gozatu paisaia” mailakoentzat. Beste egun batzuetan, arrats atseginek konpainia onean gorri bat hartzera gonbidatzen dute zuretzat bereziena den horrekin.

actividades deportivas ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian
gastronomia y vino en ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian
Turismo del vino en Navarra
hospedaje ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian
Turismo del vino en Navarra
tiendas de vino ruta del vino enoturismo navarra espana wine turism spian
Turismo del vino en Navarra