Piedemonte

Erriberri herri historikoan dago Bodegas Piedemonte upategia. 1992. urtean sortu zuen helburu irmo bat zuen mahastizain talde batek: merkatuaren eskakizunekin bat bilakatzen joateko ahalegin etengabean eta kalitatean oinarritutako enpresa kontzeptu berria sortzea.

Nafarroako Ardoaren Ibilbidea proiektuarekin bat egin du upategiak, jendeari ateak irekita. Beren instalazioetan bisita gidatuak, dastatze iruzkinduak edo azalduak, eta ardo dastak egiten dituzte. Gainera, dendan beren produktuak erosi ahal dira, eta arteaz gozatu ahal da, duen erakusketen galerian.

Xehetasunak zainduz eta produktuen kalitatea bermatuz aldaketetara egokitzeko gai den enpresa baten filosofia eta espiritua erakusten ditu upategi honek.

Jardueren sortari ardoaren eta dastaren gaineko prestakuntza eta abiatze ikastaroak gehitu dizkio berriki.

Helbidea Rúa Romana, s/n
Telefonoa 948 712 406
Fax 948 740 090
Email visitabodega@piedemonte.com
Web www.piedemonte.com

Ardo marka nagusiak

– Piedemonte Reserva
– Piedemonte Crianza
– Piedemonte Crianza Cabernet
– Piedemonte Crianza Merlot
– Piedemonte Gamma Tinto
– Piedemonte Tempranillo
– Piedemonte Merlot
– Piedemonte Rosado
– Piedemonte Chardonnay
– Piedemonte Gamma Blanco
– Piedemonte Moscatel
– Piedemonte +D15