Ezagutzeko moduko sasoiko jarduerak

Ezagutu Nafarroako Ardoaren Bideko sasoiko jarduera guztiak.

Udaberrian, udan eta udazkenean, Nafarroako Ardoaren Bideak jarduera eta esperientzia enologiko ugari eskaintzen ditu Nafarroako ardogintza ezagutu eta hartaz gozatzeko, familian, bikotekidearekin nahiz lagunekin.

Gainera, ondare historiko eta kultural zabalaz lagundutako gure proposamen enoturistiko osoa ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, baita Espainiako proposamen gastronomiko onenetako bat ere.

Udaberriko jarduerak

Ardogintza-prozesuaren zale gisa, udaberria loratze-garaia da, gure mahastiak kolorez janzten dituzten lehen kimuak jaiotzen diren garaia ere bada. Nafarroako Ardoaren Bidean garai hori ospatzen dugu eta ardoaren mundura gerturatzeko eta bere sekretuak ezagutzeko ekitaldi-zerrenda osatu batekin laguntzen dugu, turismo-jardueraz betetako lurralde batean. Zatozte Nafarroa ezagutzera eta bene-benetako enoturismoaz gozatzera.

Udako jarduerak

Uda mahastiak aitzurtzeko eta bakantzeko garaia da, jarduera zinez zoragarria denbora bezain zaharra den ardogintzarako. Nafarroako Ardoaren Bidean gure upategien paisaia bukolikoez gozatzeko aldia da; beti ere, gure ardo onenez lagunduta. Hori dela eta, gure lurraldea modu desberdin eta esklusibo batez bizitzeko jarduera sorta proposatzen dizuegu.

Udazkeneko jarduerak

Udazkena jarduera handiko garaia izan ohi da gure ardoa eta lurra maite dutenentzat, mahatsa biltzeko, upategietan ardoa egiteko, kimatzeko eta, azkenik, gure lur maitea ongarritzeko garaia delako. Ardoaren Bideak herrialdeko ardo onenetakoak egiteko une hain garrantzitsu eta eder horiek gertutik ezagutzea proposatzen dizuegu. Ezagutu gure jardueren eskaintza eta zatoz Nafarroara zentzumenak piztera.

Osatu zeure esperientzia

Baina Nafarroako Ardoaren bidea hori guztia baino askoz gehiago da. Ezagutu gure lurrak eskaintzen duen guztia.