Bizi bidea zure erara.

Mila eta bat esperientzia ezagutzeko Nafarroako Ardoaren bidean.

Nafarroako Ardoaren bideak sorginduko zaituzteten kolorez, aromez eta zaporez betetako lur liluragarri bat ematen du ezagutzera. Bideak eskaintzen dituen esperientziak bisitatzen gaituzuen lagunak adina dira. Bilatzen duzuenaren arabera, plan bat egiteko ideia eta esperientzia batzuk proposatzen dizkizuegu.

Aholku bat, antolatu bidaia lagun kopuruaren, adinaren eta bizitu nahi duzuen esperientzia motaren arabera, esperientzia optimizatzen lagunduko dizue.

Ardozale amorratuak bikotean

Ardoaren bideak lilura berezia du bikotean bidaiak egiteko. Nafarroa ardoen, bere lurraldearen eta upategi zoragarrien bidez ezagutzea, esperientzia bakarra da eta inoiz ahaztuko ez duzuena. Ilunabarrean mahasti artetik paseo txiki bat ematea, Nafarroako txoko harrigarrienak ezagutuz, edo gauez gure ardo sinestezinak eta pintxo eder eta nazioartekoak dastatzera ateratzea. Nafarroako Ardoaren bideak ardogintzaren eta mahasgintzaren ikuspegi erromantiko bat eskaintzen dio bikoteko turismoari, betiko markatuko zaituztena ardoa atsegin duzuenei.

Laguntasuna kopa artean

Bizitza honetan ez dago abenturaz, janariaz eta ardo onenez lagundutako lagun arteko bidaiak baino plazer handiagorik. Nafarroako Ardoaren bidean badakigu zein garrantzitsua den mahai eta tertulia on baten inguruan harremanak estutzea. Hori dela eta, gure Bidea, zure lagun-minekin esperimentatzeko plan eta eskaintza nagusi batzuk dituzue hemen. Azkenik, gogorarazten dizuegu nafarrok egiten ditugun lagunak askotan betiko direla, beraz zure zain geratzen gara.

Enoturismoa familian

Enoturismoa familian ere egin daiteke. Partekatutako jarduerez gain, gure proposamenak gaztetxoenek ongi pasatzera bideratutako esperientziak ere baditu, bidaia hau familia osoarentzat zerbait ahaztezin bihurtzeko. Besteak beste, mahastietan barrena paseoak, mahats-biltzea, muztioak dastatzea, gure ondarea ezagutzea eta beste abentura batzuk.

Gustu apartak: mahai ona

Turismo gastronomiko eta enologikoa gorantz doa azken urteetan eta Nafarroako Ardoaren bidean estatuko upategi eta ardo onenak ditugu zorionez, ezin hobeki ezkontzen direnak gure barazki eta ortuariekin, baita boilurra, olioa edo haragi eta arrain onenak bezalako beste altxor batzuekin ere. Nafarroa mahai onaren bidez ezagutzea esperientzia ahaztezina da zalantzarik gabe, aho-sabaiaren bidez irabaziko zaituzte eta mahasti, upategi eta jatetxe ederrekin grinatuko zaituzte. Hemen dituzue ardo onenak eta janari onaren zaleentzako gure proposamena.

Mahastien arteko ibilbideak

Ibiltzea da paisaia batekin konektatzeko eta lurralde bat ezagutzeko modu atseginetako bat. Gure milaka zidorretan eta bideetan upategiekin, mahastiekin edo olibondoekin gurutzatuz erlaxatzea eta gure inguruneak gordetzen duen ondare txikira gerturatzea, esperientzia ahaztezin bat da aire libreaz eta lasaitasunaz gozatzen dutenekin. Nafarroako Ardoaren bidea toki aparta da norbere burua galtzeko eta egunerokotasunetik deskonektatzeko, landa-eremu batean murgilduz beste mahastizain bat izango bagina bezala.

Ardoa bidean

Donejakue bideak bere bi adarretan zeharkatzen du Ardoaren bidea, bere marka historikoa eta kultura utziz gure lurraldean. Ibiltzen garenean halabeharrez igaroko gara bertako upategietatik, elizetatik eta bideetatik. Nafarroako Ardoaren bidetik Donejakue bidearen eta ardoaren arteko harreman zirraragarria ezagutzea proposatzen dizuegu. Harrituko zaituzten historia eta istorioz betetako ibilbidea da.

Bardea terroir

Errege Bardea Nafarroa hego-ekialdean dagoen parke natural bat da (Biosferako Erreserba) eta gure lurraldeko turismo-harribitxi handienetako bat bezala jotzen da. Foru-erkidegoko gune hau eta aldiriak baratze-lurralde bat da ardogintza presentzia indartsu batekin eta naturarekin, kirolarekin, gastronomiarekin eta, nola ez, ardogintzarekin lotutako milaka jarduera eskaintzen ditu. Eskaintza enoturistiko onena proposatzen dizuegu ingurunea ezagutzeko, Bardeari zapore desberdin eta bakarra ematen dioten ardo onenak galdu gabe.

Ardoaren Erdi Aroko historia

Nafarroan tradizio ona dute mahastizaintzak eta ardogintzak. Arkeologia-aztarnek Erromatarren Garaiko frogak uzten dizkigute, Arellano herrixka lekuko den gisa. Ondoren, Erdi Aroan monasterioak ugaldu ziren eta Nafarroako ardoaren izen onari lotzeko testigantza hartu zuten, “ogi oneko eta ardo apartearen lurraldea” bezalako aipuak iritsi dira gureganaino. Mahatsondoen eta ardoaren munduak gure Erdi Aroko ondarea gainezkatzen du eta hala ikus dezakegu erromanikoan, eliza gotikoen atarietan, gure geografia zipriztintzen duten jauregietan eta gazteluetan, gure bisitak istorioez, legendez eta historiaz jantziz. Historia berregiteko jaialdi onenetako batzuk ere baditugu, non artisautza eta bertako produktuek garrantzia handia duten. Hauek dira historia-zaleek enologia-bidaia egiteko gertaera adierazgarrienak.

Osatu zeure esperientzia.

Baina Nafarroako Ardoaren bidea hori guztia baino askoz gehiago da. Ezagutu gure lurrak eskaintzen duen guztia.