Larraga

Macaya

Nafarroako Erribera Garaian, Larraga herrian, dago Bodegas Macaya. Familia enpresa bat da, inguruan bertan dituzten mahastietako mahatsa baliatuz, kalitateko ardoak egiteko asmoarekin sortua.

Ingurumena errespetatzen duen mahastizaintzak, barietate desberdintasun argiak eta mahastiak kokaleku egokian egoteak nortasun handia ematen diete Condado de Almara ardoei.

Lur horien jokaerak ardo egituratuak edo dotoreak lortzea laguntzen du. Horrela jaiotzen dira gure ardoak, ebaketa modernoko ardoak, buket argiak eta biziak nagusi dituztenak, eta geruza oso estalia dutenak. Beren indarraz eta egituraz goza dezagun egiten dute. Oso ardo erakargarriak dira, tempranillo eta cabernet sauvignon mahats motekin eginak.

Helbidea Ctra. Estella, 28.
Phone 948 711 775
Fax 948 711 788
Email info@bodegasmacaya.com
Web www.bodegasmacaya.com

Ardo marka nagusiak

- Condado de Almara Finca Linte
- Condado de Almara Selección
- Condado de Almara Crianza
- Condado de Almara Reserva de Familia
- Almara Cabernet Sauvignon Reserva